
2007-11-28 | 11:32:59
XXI. Busturialdeko Dantzari Eguna izango da zapatuan
Zazpi dantza taldek parte hartuko dute
XXI. Busturialdeko Dantzari Eguna egingo dute zapatu honetan. Aurten Mundakako Isla Kale kiroldegian izango da. Zazpi dantza taldek parte hartuko dute: Gazte-Zar (Mundaka), Urdaibai (Forua), Alkartasuna (Bermeo), Artia (Gautegiz-Arteaga), Elai-Alai (Gernika-Lumo), Irrintzi Alai (Busturia) eta Itsasaldek (Bakio). Jaialdia 19:00etan hasiko da; guztien artean zenbait dantza eskainiko dituzte, eta ondoren, dantza talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko du. Gauean afaria eta erromeria izango dituzte kiroldegian bertan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.