
2007-12-26 | 12:59:49
Izotz pistara joateko izena emateko azken eguna, etzi
Mundakako ludotekak antolatutako ekimena da
Herriko gazteenek Bermeoko izotz pistara joateko aukera izango dute etzi. Egun berberean bukatuko da izena emateko epea. Sei urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Irteera 15:50ean izango da eta tren geltokitik aterako dira. Joan nahi duten guztiek 4 euro eman beharko dituzte trena eta izotz pista ordaintzeko. Izena eman nahi duten guztiak ludotekara edota liburutegira hurbildu beharko dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.