
2008-01-22 | 14:18:13
Goiko kalea zabaldu dute ibilgailuentzat
Printzipioz zentzu bakarrean ireki dute
Mundakako goiko kaleko lanak amaitu dituzte jada eta bidea ibilgailuentzat zabaldu dute berriro. Hala eta guztiz ere, zentzu bakarrean ireki dute kalea Bermeotik Gernikarako zentzuan, nahiz eta behin-behineko erabakia izan. Bestalde, Bizkaibusari dagokionez ezin izango da oraingoz Mundakara sartu eta honen geralekua sahiesbidean izaten jarraituko du. Izan ere, goiko kaleko hiru eraikinek obratan jarraitzen dute eta kamioien sarrera dela eta, oraindik hainbat ebaketa izatea aurreikusi dute udaletxetik
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.