Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-02-28 | 13:06:24

Jon Kortazar idazleari Rosalia de Castro saria eman diote

Jon Kortazar: `Zorte kontua izan dela uste dut, baina ezin dut ukatu emozioz betetzen didan saria dela´

Galiziako Pen Klubak Rosalia de Castro aitortzarekin saritu du Jon Kortazar idazle mundakarra, euskarazko atalean. Berarekin batera, beste hiru idazleri eman diote saria: Alvaro Mutis gaztelaniazko atalean, Mia Couto portugalera atalean eta Joan Margarit katalenezko atalean.
«Javier Bardenek oscarra irabazi zuenean esan zuen bezala, zorte kontua baino ez da izan. Hala eta guztiz ere, ezin dut ukatu emozioz betetzen didan saria dela, ez nuena espero», dio idazle mundakarrak. «Oso pozik nago ere, saritu dituzten beste hiru idazleak asko miresten ditudalako. Ziurrenik ni naz hiru idazletatik umilena. Alvaro Mutis saritu dute gaztelaniako atalean eta honek zerikusi handia du Euskal Herriarekin, eta Mia Couto eta Joan Margarit ere hortxe daude, ni bezala sarituta. Oso idazle miresgarriak dira hirurak».

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.