Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-04-10 | 18:54:07

Konfirmazio ofizialik ez duela esan du Craig Sagek

Mundaka Munduko Surf Txapelketaren barruan izango dela zabaldu dute zenbait komunikabidek

Mundaka Munduko Surf Txapelketan izango dela iragarri dute gaur zeinbait komunikabidek. Hala ere, horren "konfirmazio ofizialik" ez duela adierazio dio Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendari Craig Sagek Busturialdeko Hitzari. «Billabong-en aldetik oraindik ez dut konfirmazio ofizialik izan; antza denez, komunikabideek nik baino gehiago dakite», esan du. Dena den, gauzak nahiko bideratuta daudela argitu du Sagek: «Aukera asko daude Billabong Pro Mundaka aurten ere ikusi ahal izateko, baina momentuz ezin dut nire hitzetan baietzik eman Billabongek konfirmazio ofiziala eman arte».
Baiezko ofiziala izango balu txapleketaren datak mantendu egingo dituela jakinarazi du Sagek: "«irailaren 28tik, urriaren 12ra jokatuko litzateke Mundakako proba».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.