
2008-04-15 | 18:51:44
Aurten ere Billabong Pro Mundaka jokatuko dela konfirmatu du Craig Sagek
Probaren datak mantendu egingo dituzte
Craig Sage Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendariak azkenean konfirmatu egin du Mundakako proba munduko surf txapelketaren barruan izango dela, beste behin ere. «Orain bai, aurten ere Billabong Pro Mundaka jokatuko dela esan dezaket».
Sagek adierazi duenez, poztasun handiz hartu dute erabakia. «Borroka luzea eta gogorra izan dugu orain arte".
Bestalde, Billabong-ek eta ASPk Mundakako proba dataz aldatzea ere pentsatu zuten. Urte amaierara pasatu nahi zuten, sasoi horretan olatu handiagoak egoten baitira. Dena den, azkenean datak mantendu egingo dituzte, eta irailaren 29tik urriaren 12ra bitartean jokatuko da proba.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.