
2008-04-16 | 11:33:27
San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren bederatzia izango da; udal bulegoetan aurkeztu beharko dira.
Mundakako 2008ko San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Mundakako Udalak. Egile bakoitzak, gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu. Lanak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira maiatzaren bederatzia baino lehen, 9:00etatik 14:00etara. Ez dituzte jasoko epe horretatik kanpo eramaten dituzten lanak.
Lehiaketako irabazleak 525 eurotako saria jasoko du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.