
2008-05-14 | 14:14:13
Raquel Monton: «Klima aldaketaren irtenbidea arriskuan dago»
CO2 lur azpian biltegiratzeak edozein ekosistemaren hondamendia ekar dezakela uste dute ekologistek.
Raquel Monton (Soria, 1965) Espainiako Greenpeaceko klima aldaketaren aurkako kanpaina arduraduna da..
Klima aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izango litzateke CO2 biltegia?
CO2 biltegiak inola ere ez luke lagunduko gaur egun bizi dugun aldaketa klimatiko arriskutsuari aurre egiten. Nazio Batuen Erakundeko adituek esaten duten bezala 2015.urterako CO2 aren isurketak mundu osoan murrizten hasi beharko dira. Gainera, CO2 biltzearen teknologia hori ez da 2030. urtea baino arinago prest izango. Orduan, inoiz ez da izango aldaketa klimatikoari aurre egiteko irtenbide bat.
Mundakaren kasuan, Biosfera Erreserba baten ondoan egin dute lur gordetzea.
Ulertzen dugu Mundakan itsaso azpian egin nahi dutela ikerketa. Itsaso azpian ikerketa egitea arriskutsua eta konplexua da. Lurrean zaila bada, itsaso azpian gauzak askoz ere zailagoak dira, zailtasun teknikoak konplexuagoak dira. Gainera edozein jario arrisku minimoak, babesgune batean, landaredi eta fauna guztiarekin amaituko zuen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.