Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-05-22 | 14:44:24

Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Bost urterako sinatu dute hitzarmena. AZTI Mundakako Udalaren agente zientifikoa izango da.

Itsas ingurumenaren babesaz kezkatuta, Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak luza daitekeen bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Hitzarmenaren izenpean izan dira, Unai Rementeria Mundakako alkatea, Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliako zuzendaria eta Adolfo Uriarte,AZTI-Tecnaliako merkatu zuzendaria. Hitzarmen honen bitartez, `Mundakako olatuaren´ ezagutza hobetuko duen jarraipen eta aholkularitza zientifikoa izango du Mundakako Udalak. AZTI-Tecnaliak Mundakako itsasbazterraren kudeaketan eta ozeanografia arloan izan litezkeen proiektuak aurrera aterako ditu. Horretarako, `Kostasystem´sistema erabiliko dute. Udalerriko gune estrategikoetan bost kamara jarri dituzte. Kamara horiek, hamar minuturo argazkiak ateratzen dituzte. AZTI-Tecnaliak Mundakako itsasbazterraren kudeaketan eta ozeanografia arloan izan litezkeen proiektuak aurrera aterako ditu. Horretarako, `Kostasystem´sistema erabiliko dute. Udalerriko gune estrategikoetan bost kamara jarri dituzte. Kamara horiek, hamar minuturo argazkiak ateratzen dituzte.

 

 

Jasotako erantzunak:

Mundakako Udalak eta AZTI-Tecnaliak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Ezkerretik eskuinera, Adolfo Uriarte AZTI-Tecnaliako Merkatu zuzendaria, Unai Rementeria Mundakako alkatea eta Rogelio Pozo AZTI-Tecnaliako zuzendaria.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.