
2008-06-23 | 14:03:05
San Pedro jaietan txosna jartzeko eskaria egiteko azken eguna etzi da
Frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza eta 1.000euroko fidantza entregatu beharko dute udal bulegoetan.
San Pedro jaietan txosna ipini nahi duten kultur, kirol eta gainerako taldeek eskabidea egin beharko dute udal bulegoetan. Eskabideak egiteko azken eguna etzi da. San Pedro jaietarako txosna ipintzeko eskabidea egiteko frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza entregatu beharko dute eskatzaileek. Aldi berean, 1.000 euroko fidantza gordailatu beharko da Udal Bulegoetan egon litezkeen kalteak konponduko direla bermatzeko.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.