Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-05-30;Gazte Planak graffiti ikastaroa antolatu du ekainerako. Mundaka Turismo bulegoan eman beharko da izena; azken eguna domeka honetan izango da.

Gazte Planak graffiti ikastaroa antolatu du ekainerako

Mundaka Turismo bulegoan eman beharko da izena; azken eguna domeka honetan izango da.

maite zabalondo

Gazte Planak antolatuta, graffiti ikastaroa izango da ekainean Mundakan. Turismo bulegoan eman beharko da izena eta horretarako azken eguna domeka honetan izango da, ekainaren 1a.

Ikastaroaren prezioa hamar eurokoa da, ikastarorako erosi beharreko materiala prezio horren barruan sartzen delarik.

Adin guztietako gazteei zuzendutako ikastaroa da berau, eta hiru egunetan zehar emango dituzte graffitiak egiten ikasteko eskolak; ekainaren 6an, 7an eta 8an, hain zuzen ere. Barikuan arratsaldez izango da ikastaroa eta zapatuan eta domekan, berriz, goizez.

Hiru egunak kontuan hartuta, hamar ordu inguruko iraupena izango du eta Mundakako liburutegiaren aurrean emango dute.

############

ordutegia

Ekainak 6 (Barikua). 19:00etatik 21:30era.

Ekainak 7 (Zapatua). 10:30etik 14:00etara.

Ekainak 8 (Domeka). 10:30etik 14:00etara.

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.