
Mundaka laugarren izan da Espainiako trainerillen txapelketan
Mundaka Olatu txar bat harrapatu eta laugarren postuagaz konformatu behar izan direla esan du taldeko presidenteak.
o. zabalondo
Mundakako Arraun taldeko jubenilak laugarren postuan geratu dira Espainiako trainerillen txapelketan, 15.33.48ko denboragaz. Zapatuan Castron jokatu zen Espainiako txapelketa, eta Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi ostean, mundakarrak ezin izan zuten denboraldiko azken txapelketa irabazi.
Jabi Olazar Mundakako Arraun taldeko presidentearen esanetan, Mundakako jubenilak «zorte txarra» izan zuten azken luzean. «Olatu txar batek laugarren postura eraman gaitu», adierazi du Olazarrek.
Mecosek irabazi du Espainiako Trainerillen txapelketa, 15.13.28ko denboragaz. Haren atzetik sailkatu ziren Castro eta Astillero. «Mecos oso ondo ibili da eta bera zen aurtengo faboritoa, baina gutxienez bigarren postua espero genuen». Hala ere, jubenilek aurten egindako lana azpimarratzekoa dela esan du Olazarrek.
Datorren denboraldia
Trainerillen denboraldia amaitu dute eta datorrenari begira jarri behar dira, «momentuz ez dakigu datorren urtean zer gertatuko den, oraindik batzartu egin behar gara gauzak zehazteko».
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.