Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-06-04;Haurreskolak instalazioak handituko ditu uda honetan. Mundaka Datorren ikasturtearen hasierarako, hau da, irailerako, lanak bukatuta egotea aurreikusten dute.

Haurreskolak instalazioak handituko ditu uda honetan

Mundaka Datorren ikasturtearen hasierarako, hau da, irailerako, lanak bukatuta egotea aurreikusten dute.

olaia zabalondo

Aurrekontuetan onartu ostean, Mundakako Udalak uda honetan egingo ditu Mundakako haurreskola handitzeko lanak. Datorren ikasturtetik aurrera, Mundakako haurtzaindegi publikoak 21 ume hartu ahal izango ditu.

Mundakako Udalak herrian dagoen beharrezko eskaerari erantzun gura dio. Hori dela eta, udaletxearen ondoan dagoen haurreskolaren instalazioak handitzeko beharrean ikusi da. Lan horiek egin ahal izateko, Udalak baimena eskatu behar izan zuen Haurreskolen Partzuergoan. Baietza hartu ostean, lanekin udan hastea aurreikusi du Udalak.

Haurtzaindegia itxita dagoen bitartean egin nahi dituzte handitze lanak. Irailerako, hau da, datorren ikasturtearen hasierarako, lanak amaituta egotea espero dute.

21 ume hartu ahal izango dituzte

Gaur egun, Mundakako haurreskola publikoak 135,09 metro koadro ditu. Handitze lanak egin ondoren, 145,05 metro kaodro izatea espero dute. Orain, 0 eta 2 urte arteko umeentzako gela bakarra dute. Egingo dituzten lanetan sarrerari lekua kenduko diote eta pasilloa estutuko dute. Horrela, umeentzako gela bi egin ahal izango dituzte.

Eraikineko leku erabilgarria, beraz, honela banatuko dute: erabilera anitzeko gela, sukaldea, bulegoa, irakasleentzako komuna eta 0 eta 2 urte arteko umeentzako bi gela.

Handitze lan horiek egin ondoren, Mundakako haurreskolak 21 umerentzako lekua izango du. Haurreskolako plazak gehituko dituzte beraz, eta Mundakako Udalak herritarrek egin duten eskaerari erantzun ahal izatea espero du.

Haurtzaindegi publikoak duela gutxi zabaldu du 2008-2009 ikasturterako matrikulatzeko epea.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.