
Uztailaren 4ra arte itxita egongo da udal liburutegia
Mundaka Liburutegiaren informatizazio prozesua amaituko dute eta ondoren berrantolaketa egin beharko dute.
o. zabalondo
Jose Maria Etxeita Udal Liburutegia itxita egongo da hurrengo asteetan. Atzo itxi zituen ateak eta uztailaren 4ra bitartean mantenduko dute itxita.
Liburutegiaren informatizazio prozesuan ari dira lanean. Horrez gain, prozesu guzti hori amaitzean liburutegiaren berrantolaketa egin beharko dute. Udal liburutegiaren arduradunen esanetan, «lan horiek arazorik gabe egiteko eta eragozpenik ez sortzeko, liburutegia zarratzea beste aukerarik ez dugu izan».
Liburutegia itxita dagoen bitartean asteburuetan Ludoteka moduan erabiltzen duten gela erabiltzeko aukera izango dute herritarrek.
Beheko gela erabilgarri
Liburutegiaren beheko gela hori astelehenetik eguenera egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara. Gela horretan jarri dituzte erabiltzaileentzako egunkariak eta aldizkariak eskuragai. Ikasteko liburutegia erabiltzen duten horientzako ere zabalik egongo da gela hori.
Bestalde, hilabete honetan ez dute mailegutzarik egingo. Hala ere, herritarrek maileguan duten materiala bai hartuko dute.
«Gure asmoa erabiltzaileek behar dutena errazago aurkitzea da. Liburutegi gaurkotuago bat egin nahi dugu, denentzako erabilterrazagoa izango dena», diote arduradunek.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.