
Innobasque euskal agentziaren bazkide egin da Mundaka
Mundaka Mundakako biztanleen konpromisoa eskatzen du; bide berriak garatu eta ideiak sortu beharko dituzte.
olaia zabalondo
Mundakako Udala Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako kide egin da. Udalaren esanetan, «Innobasque agentziak planteatutako helburua lortzen lagunduko dute». Horren bidez Euskadi berrikuntzaren erreferente bihurtu nahi dute Europan.
«Berrikuntzarekin konpromiso berezia du Mundakak». Horrela adierazi dute Udaletik. Horregatik, Euskadi Europa mailan berrikuntzaren erreferente bihurtzeko apustu irmoa egin dute.
Parte-hartze aktiboa
Behin Innobasque euskal agentziaren kide izanda, Mundakak modu aktiboan parte hartu ahal izango du euskal agentziaren garapen eta berrikuntza proposamenetan. Bestalde, berrikuntza dinamikak sortzera zuzendutako ekimenak praktikan jarri ahal izango ditu; enpresa, gizarte, turismo, kultura, landa zein hiri inguruan, besteak beste.
Erronka horrek, batez ere, Mundakako biztanleen konpromisoa eskatzen du bide berriak garatu eta ideiak sortzeko.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.