
Gazte Planak parrillada antolatu du hilaren 28rako, Talan
Mundaka ðð Joan nahi duenak izena eman beharko du Turismo Bulegoan.
olaia zabalondo
Mundakako gazte Planak San Pedro bezpera egunerako, hau da, hilaren 28rako, parrillada antolatu du. Berau Mundakako Talan izango da.
Parrilladan parte hartu nahi duenak Turismo Bulegoan eman beharko du izena. Bihar arte, 14:00etara arte, hain zuzen ere, aukera dago izena emateko.
Turismo Bulegoak asteburuan ordutegi berezia du. Gaur goizez zein arratsaldez dago zabalik; 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, hain zuzen.
Bihar, ordea, goizean bakarrik egongo da zabalik, 11:00etan ireki eta 14:00etan itxiko ditu ateak.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.