Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-06-24;San Pedro jaietan txosna jartzeko eskaria egiteko azken eguna da bihar. Jaiak Frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza eta 1.000 euroko fidantza entregatu beharko da udal bulegoetan.

San Pedro jaietan txosna jartzeko eskaria egiteko azken eguna da bihar

Jaiak Frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza eta 1.000 euroko fidantza entregatu beharko da udal bulegoetan.

o. zabalondo

San Pedro jaietan txosna ipini nahi duten kultur, kirol eta gainerako taldeek eskabidea egin beharko dute udal bulegoetan. Eskabideak egiteko azken eguna bihar da.

Txosna ekainaren 27tik uztailaren 7ra bitartean jarri ahalko da, egun biak barne. Amaitzen denean, 48 orduko epean kendu beharko da material guztia.

Aldi baterako instalazioren bat ipintzeko asmoa duten taldeek, jaietako egitarauan aurreikusitako jardueretarako Jai Batzordeak ezarritako giza baliabideak eskaintzera konprometituko da.

Bestalde, txosnak eta antzekoak instalatzeko baimena duten taldeek eta elkarteek diru-sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu beharko dute, gehienez bi hilabeteko epean. Hitz emandako ekintzak behar bezala egin direla egiaztatu beharko da, jarduera burutzapena deskribatzen duen memoriaren bitartez.

Aurkeztu beharrekoa

San Pedro jaietarako txosna ipintzeko eskabidea egiteko frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza entregatu beharko dute interesatuek. Aldi berean, 1.000 euroko fidantza eman beharko dute, egon litezkeen kalteak konponduko direla bermatzeko.

Bete beharreko zenbait puntu

Txosnak ezin izango dira 05:00ak baino geroago itxi, ekainaren 28an izan ezik. Egun horretan 07:00etara arte egon ahalko dira zabalik. Megafonia, aldiz, ordu erdi lehenago itzali beharko da.

Txosna bakoitzean megafonia bakarra jarri ahal izango dute.

Guztiz debekatuta izango dute 18 urte baino gutxiago dutenei alkoholdun edariak saltzea.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.