Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mundaka
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-06-24;Mundakako uretan gailendu, eta X. San Pedro ikurrina lortu du Urdaibaik . Arrauna Oriok bigarren postua eskuratu zuen zapatuan eta Zarautz, ordea, hirugarren izan zen sailkapenean.

Mundakako uretan gailendu, eta X. San Pedro ikurrina lortu du Urdaibaik

Arrauna Oriok bigarren postua eskuratu zuen zapatuan eta Zarautz, ordea, hirugarren izan zen sailkapenean.

olaia zabalondo

Urdaibaiko traineruak Mundakako hamargarren San Pedro ikurrina irabazi zuen zapatuan, Santa Katalinako uretan. Bere atzetik sartu zen Orio, hamabi segundora, eta hirugarren postua Zarautzentzat izan zen. Txanda berdinean aritu ziren San Pedro eta Hondarribiako traineruak.

Urdaibaiko mutilek gogor hasi dute aurtengo denboraldia. Pasa den astean Mutrikuko bederatzigarren ikurrina lortu ostean, zapatuan Mundakakoa lortu zuten. Dagoeneko bi ikurrina izanik eskuetan, gogotsu hasiko dute datorren astean Zaragozan ekingo duten San Miguel Liga.

Promozio estropada

Mundakako San Pedro ikurrina jokatu baino lehen, Natur House promozio estropada jokatu zen zapatuan. Lau traineruk parte hartu zuten. Mundakak, Bermeok eta Arkoteko eta Ibaialdeko beteranoek txanda berdinean egin zuten arraunean. Promozio estropada jubenilez osatutako Mundakako traineruarentzat izan zen. Bigarren postuan Bermeoko gazteak sartu ziren. Hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten Arkoteko beteranoek eta Ibaialdeko beteranoek, hurrenez hurren.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.