
Hainbat pilota partida izango dira udako hileetan Mundakan
MundakaUztaileko eta abuztuko zapatu arratsalde guztietan pilota partidak izango dira Mundakako frontoian.
olaia zabalondo
Izaro pilota taldeak antolatuta, hainbat eskupilota partida izango dira udan zehar Mundakako frontoian. Partidak zapatu arratsaldeetan izango dira, uztailean eta abuztuan.
Lehenengo partidak herenegun jokatu ziren. Benjaminen, alebinen eta nagusien partidak izan ziren. Benjaminetan Mikel eta Mikel bikoteak Jon eta Lucasen aurka jokatu zuen eta 14-8 amaitu zuten partida. Alebinetan, Gorka eta Enekok 11 tantu eta Ibai eta Aritzek 18 egin zuten. Nagusien partida Amantegi eta Begoñes eta Etxebarria eta Canchoren artekoa izan zen, eta 14 -20 bukatu zen. Hurrengo partidak domekan izango dira, San Pedro egunean.
Rober Ugalde Izaro pilota taldeko kidearen esanetan, «guztira hamar partida izango dira. Denak izango dira 18:00etan edo 18:30ean, uztailaren 31n eta abuztuaren 15ean izan ezik, horiek 13:00etan izango baitira».
Hiru urtez jarraian
Eskupilota txapelketa antolatzen duten hirugarren urtea da aurtengoa. «Zapatu arratsaldeetan zerbait behar zuen Mundakak eta horregatik hasi ginen txapelketa antolatzen, azaldu du Ugaldek.
Txapelketan parte hartuko duten guztiek lehenengo mailako zaleak direla zehaztu du Ugaldek. «Batzuk profesionalak izandakoak dira».
Pala txapelketa ere antolatu dute
Beste alde batetik, uda honetan pala txapelketa ere antolatu dute Mundakan. Lehenengo partidak barikuan izango dira, ateri egonez gero. Euria ariz gero zapatuan izango direla argitu dute antolatzaileek. Uribarri eta Urrea Gontzal eta Susoren aurka ariko dira eta Alonso-Olazagane, Basabe-Berasategiren aurka.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.