
Gaur egingo dute Mundakan bosgarren
'Graffitti Session'-a
Mundaka ðð 09:30ean hasita, egun osoan zehar herriko hainbat txokotan ariko dira graffitilariak.
E. atxikallende
Gaurko egunean `Mundaka Graffiti Session 2008´ ekimena burutuko dute, bosgarrenez, Urdai-Txatxi elkartek antolatuta. Bereziki horretarako prestatutako herriko hogei txokotan egingo dute goizean hasi eta arratsaldean bukatuko den jarduera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hamabost talde inguruk baieztatu dute dagoeneko parte hartuko dutela. Aukeztutako talde bakoitzak, teknika librea erabiliz, sei-zazpi ordutan bukatu beharko du bere lana.
Errotutako txapelketa
Rober Garay talde antolatzaileko kideak ekimena «graffitizaleen artean ondo errotuta» dagoela adierazi du. Horrez gain, aurten, herriko jendearen parte-hartzea bultzatzeko, mundakarrek margotutako hormairudi onenarentzako sari berezia egongo da.
Hastapen ikastaroa
10:00etatik aurrera graffitiak egiten ikasteko tailerra egingo dute udaletxeko plazan, haurrentzako zein helduentzako. Horretarako 50 metro koadroko panelak jarriko dituzte plazan eta hiru monitore ariko dira irakasle lanetan.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.