
Lehen sari gabeko txapelketa
Mundaka Aurtengo nobedadea herritarren parte-hartzea izan da; batez ere, umeena azpimarratu dute.
olaia zabalondo
Pasa den zapatuan, San Pedro jaien baitan, Mundakako bosgarren graffiti session-a egin zuten, Urdaibai Txatxik antolatuta. Antolatzaileen esanetan, gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari den ekitaldia da. Hala ere, Urdaibai Txatxiko kide den Iñaki Aguirreren esanetan, «aurtengo maila aurreko urteetakoa baino baxuagoa izan da».
Guztira, zazpi taldek parte hartu zuten zapatuko bosgarren graffiti session-ean eta Mundakatik zabaldutako bederatzi panel marraztu zituzten. Aurten ez dute lehenengo saririk eman. Izan ere, Aguirreren ustetan, «aurtengo maila ez da izan 1.000 euroko sari baterako. Horregatik ez dugu eman. Uste dut modu lasaiean etorri zirela Mundakara, txapelketa erraza izango zelakoan». Hala ere, bigarrenari eta hirugarrenari sariak eman zizkioten; 600 euro eta 300 euro, hurrenez hurren.
Graffitiak datorren urteko txapelketara arte Mundakan ikusteko aukera izango da, «beste leku batzuetan jarraian kentzen dituzte. beraz, parte-hartzaileentzat poztekoa dela uste dut».
Herritarren parte-hartzea
Aurtengo graffiti session-ak nobedadeak izan ditu. Aurreko urteetan ez bezala, herritarrek graffitiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten zapatuan.
Batez ere, umeak hurbildu ziren Mundakako plazan jarritako paneletara, 90 metro koadro guztira. Eguzkiak gogor jotzen zuela goiz guztian aritu ziren dragoiak, garezurrak, hamarratzak... spray-ekin margozten.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.